XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- DIRUA NOLA ERAMAN Dirua, bidai txekeak edo dokumentazioa gordetzerakoan, zenbait neurri hartzea gomendagarria da.

Garrantzitsua da beti norberarekin eramatea eta ez inoiz maleta edo motxilan uztea.

Gutxienez, bi leku desberdinetan eramatea hobe litzake.

Besteak beste, era honetara egin dezakezu: Lepotik zintzilik kartera zapal batean.

Beti jertse azpitik eramango da (ez da erosoa astuna baldin bada, eta batzutan urradurak sor ditzazke).

Zangoetan eramateko kartera batean (praken azpitik, noski).

Pentsa dezakezuen bezala, ez da batere erosoa eta konprometagarria gertatzen da dirua jende aurrean atera behar baldin bada. Zuek ikusi!.

Gerrikoarentzako pasadore batzu dituen karteran, aurrekaldean eramaten da eta praketan sartzen da erabiltzen ez denean.

Bakoitzak ikusiko du zein den modurik egokiena.

Baina seguru izan dadila behintzat.

- DIRU-ALDAKETA Nahiz eta diru desberdinen balioa etengabe aldatu, gaur eguneko prezioen zerrenda bat eskainiko dizuegu.